Bi saioko ikastaroa da, eta Arabako hainbat rokodromotan eskaintzen dugu. Eskalada ezagutzeko lehen urratsa da. Top rope-an eskalatzeko oinarrizko maniobrak ikasiko ditugu, baita boulderrean aritzeko teknikak ere.
Ikastaro hau zuzenduta dago natur ingurunean kirol eskaladan aritzen ikasi nahi dutenei, eskaladaren munduan segurtasunez eta autonomiaz barneratzeko. Askorentzat, kirol eskalada ezagutzeko lehen urratsa.
Ikastaro hau zuzenduta dago natur ingurunean luzeetako eskaladan aritzen ikasi nahi dutenei, abenturazko eskaladaren munduan segurtasunez eta autonomiaz barneratzeko.
Ikastaro hau zuzenduta dago bideak eskalatzen eta alpinismoan ager daitezkeen ezustekoak konpontzen ikasi nahi duten pertsonei. Adibidez, kideen blokeoak kudeatzea, zamak jasotzea, polipastoak, rappel gidatuak… Hau da, baliabideak eta segurtasuna landuko ditugu.
Ikastaro hau abentura eremuan eskalatzen ikasi eta praktika seguru eta autonomorako ezagutza guztiak eskuratu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago. Beharrezko ezagutza guztiak eskuratuko ditugu horrelako eremuetan aritu ahal izateko.
Ikastaro hau abentura eremuan eskalatzen ikasi nahi dutenei dago zuzendua, baita ertzetan eta eremu malkartsuetan aritzen ikasi nahi dutenei ere. Jarduera horiek segurtasunez eta autonomiaz praktikatzeko ezagutza eskuratuko ditugu. Hau da, horrelako eremuetan ibiltzeko beharrezko ezagutza guztiak landuko ditugu.
Bi eguneko ikastaroa da. Ikastaro hau zuzenduta dago ingurune naturalean neguko teknikak ikasi nahi dituztenei, segurtasunez eta autonomiaz neguko mendien munduan barneratzeko.