<h2>DONNAY ANAIAK</h2>

Bi anai gara, Mendiko eta Eskaladako kirol-teknikariak. Donnay Anaiak proiektua osatzen dugu, lana eta kirola uztartzen dituena. Gaztetan izan genituen lehen esperientziak eskalatzen, eta ordutik urratutako bide luzeari esker ezagutza zabala lortu dugu eskaladaren eta mendiaren munduan. Proiektu honen oinarrizko zutabea gure ezagutzak partekatzea da, ingurunea errespetatuz eta bidelagun izan ditugun mendiaren balioak transmitituz. Praktika eta filosofia hori oinarrizkoa da guretzat, eta lagundu egiten digu proiektuari forma ematen, lan honetarako ezinbesteko ikasketekin batera. Horrela, ikastaroak, jarduera gidatuak, espedizioak… eskaintzen ditugu, inguruko jendeari eskalada hainbat formatutan hurbiltzea helburu. Teknikari profesionalak gara, eta horregatik funtsezkoak dira guretzat segurtasuna eta konpromisoa. Jendea lagundu nahi dugu planteatzen dizkiguten erronkak eta esperientziak segurtasunez gauzatzeko. Horregatik, gure lana eta eskaintzen ditugun jarduerak erakutsi nahi dizkizuegu.

Nor gara?

Txiki eta Borja anaiak gara,
eskalatzaileak
eta mendizaleak.

Eskalada eta mendia maite dituzten bi anaien fusioa da Donnay Anaiak. Gure esperientziak eta bizipenak partekatzea helburu duen proiektua. Bi ideiaren ondorio gara: batetik, gure abenturak kontatzea, eta bestetik, partekatutako esperientziak lanbide gisa eskaintzea. Eskaladako goi-mailako kirol-teknikariak gara, eta erdi-mailako mendi-gidariak (Nº1547 AEGM, Nº1642 AEGM). Ikasketa horiek Gizarte Langintzarekin eta Soziologiarekin osatu ditugu, hurrenez hurren. Eskalada aitzakiarik onena bihurtu zaigu bidaiatzeko eta mundua ezagutzeko, eta urte hauetan hainbat gailur eta horma igo ditugu elkarrekin. Etxetik gertu eskalatzen hasi ginen, eta urte gutxitan Atauri, Apellaniz, Kanpezu edota Egino leku berezi bihurtu ziren guretzat. Gidabaimena lortutakoan eta gure aitonaren kotxea lagun, Baltzola, Etxauri, Sierra Cantabria, San Fausto… ezagutu genituen. Deskubritu genuen nahi genuen tokira bidaiatu ahal genuela, elkar ulertzen dugun sokalagunak izateak dakarren segurtasunarekin eta konfiantzarekin. Geroago etorri ziren Riglos, Picos de Europa eta beste hainbat leku eta eskalada mota. Baita abenturak Pirinioetan, Alpeetan, Atlas mendietan, Andeetan… Elkarrekin hazi gara, eta zuekin partekatu nahi dugu.

Txiki Donnay, Técnico Deportivo de Escalada y Guía de Media montaña (No1642 AEGM).
Borja Donnay, Técnico Deportivo Superior de Escalada y Guía de Media Montaña (Nº1547 AEGM)
Filosofia

Esperientzia eta ezagutza iturri da mendia

Orain arteko kontakizunak biltzen saiatzen gara, gure kontakizun propioa idazteko: kapitulu bat gehiago, denok protagonista garen istorio amaigabe honetan. Amaieratik hastera ohituta dagoen munduan, proiektu honetan guztiz murgiltzea erabaki genuen, hasieratik ikasten hasiz. Urte hauetan lerro bat zirriborratu dugu, guretzat ezezaguna den bide bat, ibiltzen ikasteko abentura bat. Gelditu eta arnasa hartu, hasieratik hasteko. Hau hasi besterik ez da egin.

KAIXO LAGUN

Jarri gurekin harremanetan

Eskaladaz gozatu nahi baduzu aukeratu Donnay Anaiak

Joseba Saiz

Healthy Climbing

argian

Eskalatzaileengatik eskalatzaileentzako gunea. Un espacio impulsado por y para escalador@s.

Argian Climbing

Eskalada Gunea

Bikote bikaina eskalatzeko

Manex

Eldelosgatos

kromaclimbing

Una buena cordada, dos hermanos que se lo curran mucho y disfrutan de lo que hacen.

Juan Manuel Hernandez

Kroma Climbing

Usamos cookies para ofrecerte la mejor experiencia. Política de privacidad